Sarrera honetan, ordenagailuarekin lehen hezkuntzarako ikasleentzat ariketak nola sor ditzakezuen azalduko dizuet.
Lehenik eta behin, zein aplikazio erabili dudan esan beharra dago. Aplikazio honen izena EDILIM da eta bertan, edozein hizkuntzako eta mailarentzako ariketak egin ditzakegu.
Ariketak egiten hasi baino lehen, nire taldea eta nik zein mailarentzako ariketak sortu egingo genituen erabiki dugu. Pixka bat eztabaidatu ondoren, bigarren zikloko ariketak egitea erabaki dugu eta mailari dagokionez, hirugarren maila erabaki dugu.
Ondoren, aplikazioan saltseatzen hasi gara eta bakoitzak ariketa bat erabaki dugu. Nire kasuan puzzle bat egitea erabaki dut, izan ere, betidanik asko gustatu egin zait puzzleak egitea eta aukera hori zegoenez aukeratu egin dut.
Puzzlea sortzearen prozesuan arazoak izan ditut, ez nekien nola egin behar zen baina saltseatuz, ordenagailuko irudietatik bat hautatzea eta bertan jartzea lortu dut. Gero, zenbat lerro eta zutabetan banatu behar nuela konturatu naiz eta probatzen egon naiz banaketa egokia aukeratu arte, 8 lerro eta 9 zutabe hain zuzen.
Azkenik, puzlearen hondoa egin dut. Nola? Puzzlearen irudia jarri dut baina ez %100 -ko opakotasunarekin baizik eta %5 -arekin. Zergatik? Ba, puzzleak egiten ditugunean tapa begiratzen dugu piezak non jarri jakiteko baina kasu honetan taparik ez dagoenez, hondoan irudia jarri behar zen baina oso errasa iruditzen zitzaidan %100-ko opakotasunarekin jartzea. Beraz, opakotasun ehuneko ezberdinak probatzen egon naiz eta guztietatik gehien gustatu zaidana %5-koa da, izan ere, ez da errasa baina ezta zaila puzzlea egiterako orduan.
Hemen puzzlea ikusteko edota egiteko link-a uzten dizuet. Ezin baduzue klikatuz ikusi, link-a kopiatu eta Mozilla Firefox-en itsatsi.

file:///C:/Users/docencia/AppData/Local/Temp/temp_lim/temp_lim.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina