2016(e)ko abenduaren 29(a), osteguna

ARTEFAKTOA

Lau hileko honetan taldeka DILAN (Dizplina arteko Lana) lana egin behar genuen eta lan hori, Artefakto bat izan behar zen. 

Asko pentsatu ondoren, gaia erabaki genuen ASKATASUNA HEZKUNTZAN. 

Zergatik ASKATASUNA gaia? Gure ustez, hezkuntzan, gauzak aldatu badira ere, eta orain irakasleak lehen baino malguagoak badira ere, ikasleek askatasun eza daukatela uste dugulako. Gaur egun, irakasleek, curriculumeko edukiak jarraitzen dituzte kurtso amaieran umeek hainbat alderdi ikasita eduki behar dituztelako; eta askotan, umeek barruan daukaten gaitasunak garatzeaz ahazten dira. Irakasleek curriculumeko edukiak jarraitzen dituzte kurtso amaieran umeek hainbat alderdi ikasita izan behar dituztelako, eta askotan umeek barruan daukaten gaitasunak garatzeaz ahazten dira. Horregatik, ikasleak irakasleak agintzen duena jarraitu behar du eta ezin ditu bere gaitasunak guztiz garatu edo azaleratu.

Bestetik, gure ideia islatzea oso zaila iruditzen zitzaigun baina hainbat ideia pensatu ondoren erabaki genuen. Gure artefaktoa buru bat izango zen eta buru horren barruan konpetentziak sartuko genituen; baina nola islatu genezakeen askatasun eza hori? Buru bat bezala egiten zuen bola ixten zuen kandadu bat erabliz islatu genuen.

Besteen iritzia zein zen ezagutzeko bideoa egin genuen. Bertan galdera bat pentsatu genuen haiei esateko eta erantzuna jakiteko lau gutun prestatu genituen bakoitza berekin hitz bat zuelarik. Gutun bakoitza bere barnean giltza bat zuen, baina gutun bakar batek soilik artefaktuaren giltzarrapoa irekitzen zuen. “Askatasuna” hain zuzen ere.

Besteen iritziak kontuan hartu genituen. Izan ere, askatasunaz gain beste alderdi batzuk ere garrantzitsuak dira. Guk askatasunari garrantzia eman nahi izan genion baina talde lana ere oso garrantzitsua da eta gaur egun, gero eta garrantzi gehiago ematen zaio taldean lan ekiteari, askatasunari ez bezala.

Bukatzeko, artefaktuaren grabaketarekin hezkuntzan gauzak oraindik hobetu daitezkeela ikusarazi nahi izan dugu. Kontuan hartzen dugu ikastetxe bakoitzak bere metodologia daukala eta hori errespetatzen dugu baina orokorrean, askatasun eza ikusten dugu ikasleen aldetik; askotan daukatena ezin dute ez azaleratu ez besteei erakutsi. Eta hau akats bat da, izan ere, ikasleak ikasleez ere ikasi dezakete.
Jarraian, gure artefaktuaren bideoaren link-a uzten dizuegu eta espero dugu aukeratutako gaia interesgarria izatea eta hausnarketara bultzatzea, izan ere, oraindik egitekoa baitago, eta irakasleak izango garenez gauzak hobetzea gure esku baina ez da egongo.

ASKATASUNA - THE SANS: https://www.youtube.com/watch?v=rRFWUbVv5GM&t=1s


GELAKO BESTE KARTOGRAFIAK

Nire taldeko kartografiak ikus ditzazuen beraien bloggen link-ak jarrian uzten dizkizuet :

- http://iktetxo.blogspot.com.es/  (Carmen)


- http://gorkasa308.blogspot.com.es/p/fotobbable-tutoriala.htm  (Gorka)


- http://iktiktls.blogspot.com.es/  (Lidia)


Bestalde, Lidiaren bloggean beste taldekoen kartografiak publikatu ditugu; beraz, bere bloggean sartu zaitezkete  ikus ditzazuten.





IRUDIAK ETA SOINUA: TUTORIALAK

Klaseko talde bakoitzari funtzio baten duen aplikazioak lantzea egokitu zaigu. Gure taldearen kasuan, irudi eta soinu aplikazioak tokatu zaizkigu.

Bi tutorial egin ditugu, bata soinuarena eta bestea, irudiena. Tutorialak egin baino lehen aplikazioak salsseatu ditugu bi aukeratu arte eta horietan ibiiltzen jakin ondoren, tutorialak egiten hasi gara. 

Eta azkenik, tutoriala egiteko Screencast-o-matic aplikazioa eraili dugu, izan ere, gure irakasleak aplikazio hori erabiltzea aholkatu zigun. 

Jarraian bideo tutorialen link-ak uzten dizkizuet: 


- Flickr:




- Fotobabble: 

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

ARIKETAK EGITEN: EDILIM

Sarrera honetan, ordenagailuarekin lehen hezkuntzarako ikasleentzat ariketak nola sor ditzakezuen azalduko dizuet. 

Lehenik eta behin, zein aplikazio erabili dudan esan beharra dago. Aplikazio honen izena EDILIM da eta bertan, edozein hizkuntzako eta mailarentzako ariketak egin ditzakegu. 

Ariketak egiten hasi baino lehen, nire taldea eta nik zein mailarentzako ariketak sortu egingo genituen erabiki dugu. Pixka bat eztabaidatu ondoren, bigarren zikloko ariketak egitea erabaki dugu eta mailari dagokionez, hirugarren maila erabaki dugu. 

Ondoren, aplikazioan saltseatzen hasi gara eta bakoitzak ariketa bat erabaki dugu. Nire kasuan puzzle bat egitea erabaki dut, izan ere, betidanik asko gustatu egin zait puzzleak egitea eta aukera hori zegoenez  aukeratu egin dut. 

Puzzlea sortzearen prozesuan arazoak izan ditut, ez nekien nola egin behar zen baina saltseatuz, ordenagailuko irudietatik bat hautatzea eta bertan jartzea lortu dut. Gero, zenbat lerro eta zutabetan banatu behar nuela konturatu naiz eta probatzen egon naiz banaketa egokia aukeratu arte, 8 lerro eta 9 zutabe hain zuzen. 

Azkenik,  puzlearen hondoa egin dut. Nola? Puzzlearen irudia jarri dut baina ez  %100 -ko opakotasunarekin baizik eta %5 -arekin. Zergatik? Ba, puzzleak egiten ditugunean tapa begiratzen dugu piezak non jarri jakiteko baina kasu honetan taparik ez dagoenez, hondoan irudia jarri behar zen baina oso errasa iruditzen zitzaidan %100-ko opakotasunarekin jartzea. Beraz, opakotasun ehuneko ezberdinak probatzen egon naiz eta guztietatik gehien gustatu zaidana %5-koa da, izan ere, ez da errasa baina ezta zaila puzzlea egiterako orduan. 

Hemen puzzlea ikusteko edota egiteko link-a uzten dizuet. Ezin baduzue klikatuz ikusi, link-a kopiatu eta Mozilla Firefox-en itsatsi.


file:///C:/Users/docencia/AppData/Local/Temp/temp_lim/temp_lim.htm


2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

1. TAILERRA: KARTOGRAFIA

Nola ikasten dudan galderari erantzuteko kartografia aukeratu zen erantzun horiek islatu ditzagun. Horretarako ezinbestekoa izan da kartografiaren definizioa eta zertarako erabiltzen den jakitea. Kartografia mapa geografikoak egitearen zientzia eta praktika da beraz, kartografia zerbait islatu nahi dugunean erabili daitekeen bidea edo teknika dela esan daiteke.

Lan honetarako, bakoitzak kartografia erabilita, bere ikaskuntza prozesua islatu behar zuen nahi zituen baliabideak erabiliz (argazkiak,obk¡jektuak,etab.). Horregatik, norberak bere esperientzia pertsonaletan oinarritu da aurretik finkatutako pauso batzuk jarraituz.

0.ETAPA. Datuak jaso

Egin beharko genuen lana proposatu zigutenean, lana nola egingo nuen pentsatzen hasi nintzen. Hasieratik nekien nire ikaskuntza prozesuaren lana izan behar bazela, nire bizitzako esperientzietan oinarrituko beharlo nintzatekela.


Baina hainbat galdera burura etorri zitzaizkidan, gaur egun nola ikasten dut? Non ikasten dut? Eta zeinekin ikasten dut? Galdera horien erantzuna nire inguruan egon ohi diren tokiak, pertsonak,etab. zirela konturatu nintzen. Beraz, hortik abiatuta, datu jasoketa planteatu nuen: Nola islatu ditzaket pertsona, toki, etab. horiek kartografian? Zein izango da erarik egokiena edo argiena? Zer erabili dezaket?

Aukera asko pentsatu ondoren nire ustez egokiena erabaki nuen, argazki bitartez adieraztea. Hori erabaki eta gero, taldekoekin komentatu nuen eta egia esan, guztiok argazkiak erabiltzeko ideia izan genuen. Beraz, modu horretan egingo genuen kartografia.

Zeri buruzko edo nolako argazkiak jarri nituen galdetzen bazarete, ba hemen daukazue erantzuna: familia, lagunak, bikotea, unibertsitatea, unibertsitateko kideak, dantza, sare sozialak eta teknologia.
Eta zergatik aukeratu ditut argazki horiek? Egia esan ez nago guztiz ziur baina nire ustez, baliteke argazki guztiek niretzat esanahi garrantsitzua dutelako dela.

Eta etapa hau bukatzeko, esan beharra daukat datu jasotze prozeuan, nire buruaren etengabeko ikerketan nengoela konturatu nintzela.

1. ETAPA. Datuak analizatu

Datu bilketa prozesua amaitu genuenean, gelan nire taldekideekin elkartu nintzen eta lan honi buruz hitz egiten egon ginen.

Elkarrizketa horretan, bakoitzak jaso zituen datuak amankomunean jarri genituen. Datu horiekin, hau da, ikasteko tokiak, pertsonak,etab., eztabaida txiki bat sortu genuen non bakoitzak bere argudio eta arrazoiak eman zituen.

Denbora luzea bat hitz egiten egon ondoren, idei orokor bat atera genuen, izan ere, gure esperientziatik, familiatik, lagunetik, etab. ikasten dugulako.

Gaur egun, gehienak inguruan ditugun pertsona eta esperientzia-egoeretatik ikasten dugu eta hauek behatuz, informatuz, bidaiatuz, praktikatuz, imitatuz, interakzioen bidez, zentzumenen bidez, experimentatuz eta inkonszienteki ikasten dugula uste dut.

Baina hau guztia lortzeko, ezinbestekoa da bai diziplina, bai konfiantza, bai konpromezua eta bai balioen papera edo funtzioa. Izan ere, horiek eralazionatuz gure ikaskuntza gauzatzen dugu.

2. ETAPA. Datuak antolatu

Ideia nagusia eta materialak prest nituen baina duda asko nituen kartografiaren inguruan. Ez nekien nola islatu nire ideia baina diseinu edo borradore asko egin ondoren, behin betiko ideiaren diseinua bururatu zitzaidan.

Diseinu horretan ni elementu nagusia naiz eta nire inguruan ikaskuntza prozesuan ezinbestekoak diren elementuak ageriko dira. Nahiz eta elementu batzuk beste batzuekin erlazioa izan, banatzen saiatu naiz nire ideia argiago ikus daitekeen. Elementu horiek nire bizitzan garrantzi gehien duten zerbait direnez aukeratu nituen eta dudarik gabe nire pentsamendutik ateratzen irudikatu beharko nituzkela erabaki nuen. Elementu horiek bost multzo ezberdinetan irudikatuko ditut: familia (bikotea barne), lagunak, IKT-ak, unibertsitatea (gelakideak barne) eta dantza (dantza lagunak barne).

Eta zergatik horiek dira bost multzoak? Ba oso erraza erantzuteko eta ulertzeko. Izan ere, nire ustez, horiek guztiak ni osatzen naute eta beraz, nire ikaskuntza prozesuan laguntzen didaten bideak dira.

Hemen daukazua nire ikaskuntza prozesuaren kartogafria:




3. ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu


Lehen esan bezala, nire ikaskuntz prozesuaren kartografiaren diseinuaren inguruan hainbat zalantza izan nituen.

Alde batetik, eredu digitalean egitea pentsatu nuen Prezi erabiliz, izan ere, aukera merkeagoa eta azkarragoa dela iruditzen zitzaidan ez delako inprimatu behar eta behar dezuna ordenagailuan dagoelako; baina ez zitzaidan konbentzitzen.

Horregatik, eskuz egitea erabaki nuen, hau da, kartuluna bat, aukeratu eta inprimatu ditudan argazkiak, kola, guraizeak, arkatza, borragoma eta errotulagailuak erabiliz.

Hemen daukazue nire kartografiako, hau da, nire ikaskuntza prozesuko, elementu nagusiak: ni eta nire inguruko bost multzoak.

1- NI NEU

Argazki honetan, nire agertzen naizela ikus daiteke. Lehen ikusi al izan duzuenez, nire argazkia bost elementuen erdian dago. Zergatik? Ba ni nire ikaskuntza prozesuaren erdigunea naizelako.


2- FAMILIA

Gure familia jaiotzen garenetik, gure alboan dagoen euskarria da eta horregatik, gure ikaskuntza prozesuaren zati oso garrantzitsua da. Izan ere, haiek gaur egun ditugun balioak, diziplina, ohiurak, etab. erakutsi digutelako eta horiei esker hazi, hezi eta ikasi dugu. Nire bikotea ere agertzen da familia barruan nire familiaren beste kide bat delako eta berarekin bizi ditudan esperientzietatik asko ikasi dudalak.

3- LAGUNAK

Nire ustez, lagunekin bizitzen dugunarekin ere ikasten dugu. Esan daiteke lgunak gure bigarren familia direla baina adiskidetasun hori lortu eta sendotzeko konfiantza, konpromezua, elkartasuna, etab. behar dira. Eta hori guztia gure lagun taldea sendotu al izateko ikasi dugu.

4- IKT-ak

Gaur egun, ezin gara teknologiarik bizi, izan ere, ia egunero egiten dugun guztia teknologiarekin lotuta dago. Gainera, egin beharreko lanak gauzatzeko, informazioa bilatzeko, sare sozialak erabiltzeko, musika entzuteko, etab. biltzen dituzte.

5- UNIBERTSITATEA

Unibertsitatea, iaztik hasitako esperientzia berria da baina nire egunerokoan dagoena. Toki bat ian arren, bertan pila bat esperientzia bizi ditut. Gelakideekin talde lanak egin ditut, festetan aritu gara, hitz egin dugu, etab. eta hori guztia eginez ezagutu gara. Gainera, guztiok oso ezberdinak garenez batak bestetik ikasteko zortea dugu.

6- DANTZA

Kartografian islatu dudan azkeneko elementua dantza izan da. Txikitatik dantza egitea gustatu zait eta egia esa nire bizitzaren zati garrantzitsua da. Ikaskuntza praktikoaren adibide oso argia da, izan ere, praktikatuz ikasten eta hobetzen da eta horretarako zentzumenak, diziplina, konpromezua, etab. ezinbestekoak dira. 

Azkenik, zein da ateratzen duzun gogoeta kartografia lan hau egin ondoren, etorkizunean izango duzun maisu edo maistra lanbiderako edo zereginerako? galderari erantzunez, erabilgarria eta interesgarria dela pentsatzen  dut, izan ere, bakoiza bere inguruko ikerketan egon da. Gainera, ondorioztatu dut etorkizunean izango naizen maistra bezala, nire ikasleei erakusten saiatuko naiz ez dela bakarrik eskolan emandakoarekin ikasten garrantzitsua izan arren, baizik eta kalean edo bere inguruan gertatzen diren egoeretatik eta pertsonetatik ere ikasten dela.

2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

HAUSNARKETA

Azalpenak entzun ondoren, ez nengoen oso ziur hainbat idei ondo ulertu nituela baina taldekideekin elkartu eta nire duda horiek galdetu eta gero, konturatu naiz ondo ulertu nituela. Beraz, nire duda horiek kendu dira. Gainera, beste lanekin konparatuz ezberdina, polita eta oso interesgarria izango dela iruditu zait

Hala ere, hainbat galdera etortzen zaizkit burura. Adibidez taldean aipatu dugu askotan esperientziei bidez, bai txarrak bai onak, ikasten dugula eta hau kartografia baten bitartez islatzea zaila eta interasgarria izan daitekeela iruditu zait modu ezberdinak daudelako hori irudikatzeko. Gai izango naiz esprientziak kartografian islatzeko? Edota idei ezberdinak burutzeko?

Beraz, esperientziak irudikatzerakoan, erronkak aurki ditzakegu zaila baita gure esperientziak bertan jartzea eta gainera, gure lana originaltasunez eta kreabilitatez egitea. Baina pentsatu dugu behaketa bidez islatzea idei ona izan daitekeela eta hau argazki bitartez jartzea originala izan daitekeela. Baita ere, konparazioak erabiltzea.

Bukatzeko, hainbat gauza ikastea espero dut. Hoien artean, zerbait ikastearen prozesua ulertzea eta konparazioen ondorioak aurkitzen ikastea espero dut.