Lau hileko honetan taldeka DILAN (Dizplina arteko Lana) lana egin behar genuen eta lan hori, Artefakto bat izan behar zen.
Asko pentsatu ondoren, gaia erabaki genuen ASKATASUNA HEZKUNTZAN.
Zergatik ASKATASUNA gaia? Gure ustez, hezkuntzan, gauzak aldatu badira ere, eta orain irakasleak lehen baino malguagoak badira ere, ikasleek askatasun eza daukatela uste dugulako. Gaur egun, irakasleek, curriculumeko edukiak jarraitzen dituzte kurtso amaieran umeek hainbat alderdi ikasita eduki behar dituztelako; eta askotan, umeek barruan daukaten gaitasunak garatzeaz ahazten dira. Irakasleek curriculumeko edukiak jarraitzen dituzte kurtso amaieran umeek hainbat alderdi ikasita izan behar dituztelako, eta askotan umeek barruan daukaten gaitasunak garatzeaz ahazten dira. Horregatik, ikasleak irakasleak agintzen duena jarraitu behar du eta ezin ditu bere gaitasunak guztiz garatu edo azaleratu.
Bestetik, gure ideia islatzea oso zaila iruditzen zitzaigun baina hainbat ideia pensatu ondoren erabaki genuen. Gure artefaktoa buru bat izango zen eta buru horren barruan konpetentziak sartuko genituen; baina nola islatu genezakeen askatasun eza hori? Buru bat bezala egiten zuen bola ixten zuen kandadu bat erabliz islatu genuen.
Besteen iritzia zein zen ezagutzeko bideoa egin genuen. Bertan galdera bat pentsatu genuen haiei esateko eta erantzuna jakiteko lau gutun prestatu genituen bakoitza berekin hitz bat zuelarik. Gutun bakoitza bere barnean giltza bat zuen, baina gutun bakar batek soilik artefaktuaren giltzarrapoa irekitzen zuen. “Askatasuna” hain zuzen ere.
Besteen iritziak kontuan hartu genituen. Izan ere, askatasunaz gain beste alderdi batzuk ere garrantzitsuak dira. Guk askatasunari garrantzia eman nahi izan genion baina talde lana ere oso garrantzitsua da eta gaur egun, gero eta garrantzi gehiago ematen zaio taldean lan ekiteari, askatasunari ez bezala.
Bukatzeko, artefaktuaren grabaketarekin hezkuntzan gauzak oraindik hobetu daitezkeela ikusarazi nahi izan dugu. Kontuan hartzen dugu ikastetxe bakoitzak bere metodologia daukala eta hori errespetatzen dugu baina orokorrean, askatasun eza ikusten dugu ikasleen aldetik; askotan daukatena ezin dute ez azaleratu ez besteei erakutsi. Eta hau akats bat da, izan ere, ikasleak ikasleez ere ikasi dezakete.
Bukatzeko, artefaktuaren grabaketarekin hezkuntzan gauzak oraindik hobetu daitezkeela ikusarazi nahi izan dugu. Kontuan hartzen dugu ikastetxe bakoitzak bere metodologia daukala eta hori errespetatzen dugu baina orokorrean, askatasun eza ikusten dugu ikasleen aldetik; askotan daukatena ezin dute ez azaleratu ez besteei erakutsi. Eta hau akats bat da, izan ere, ikasleak ikasleez ere ikasi dezakete.
Jarraian, gure artefaktuaren bideoaren link-a uzten dizuegu eta espero dugu aukeratutako gaia interesgarria izatea eta hausnarketara bultzatzea, izan ere, oraindik egitekoa baitago, eta irakasleak izango garenez gauzak hobetzea gure esku baina ez da egongo.
ASKATASUNA - THE SANS: https://www.youtube.com/watch?v=rRFWUbVv5GM&t=1s