Lan honetarako, bakoitzak kartografia erabilita, bere ikaskuntza prozesua islatu behar zuen nahi zituen baliabideak erabiliz (argazkiak,obk¡jektuak,etab.). Horregatik, norberak bere esperientzia pertsonaletan oinarritu da aurretik finkatutako pauso batzuk jarraituz.
0.ETAPA. Datuak jaso
Egin beharko genuen lana proposatu zigutenean, lana nola egingo nuen pentsatzen hasi nintzen. Hasieratik nekien nire ikaskuntza prozesuaren lana izan behar bazela, nire bizitzako esperientzietan oinarrituko beharlo nintzatekela.
Baina hainbat galdera burura etorri zitzaizkidan, gaur egun nola ikasten dut? Non ikasten dut? Eta zeinekin ikasten dut? Galdera horien erantzuna nire inguruan egon ohi diren tokiak, pertsonak,etab. zirela konturatu nintzen. Beraz, hortik abiatuta, datu jasoketa planteatu nuen: Nola islatu ditzaket pertsona, toki, etab. horiek kartografian? Zein izango da erarik egokiena edo argiena? Zer erabili dezaket?
Aukera asko pentsatu ondoren nire ustez egokiena erabaki nuen, argazki bitartez adieraztea. Hori erabaki eta gero, taldekoekin komentatu nuen eta egia esan, guztiok argazkiak erabiltzeko ideia izan genuen. Beraz, modu horretan egingo genuen kartografia.
Zeri buruzko edo nolako argazkiak jarri nituen galdetzen bazarete, ba hemen daukazue erantzuna: familia, lagunak, bikotea, unibertsitatea, unibertsitateko kideak, dantza, sare sozialak eta teknologia.
Eta zergatik aukeratu ditut argazki horiek? Egia esan ez nago guztiz ziur baina nire ustez, baliteke argazki guztiek niretzat esanahi garrantsitzua dutelako dela.
Eta etapa hau bukatzeko, esan beharra daukat datu jasotze prozeuan, nire buruaren etengabeko ikerketan nengoela konturatu nintzela.
1. ETAPA. Datuak analizatu
Datu bilketa prozesua amaitu genuenean, gelan nire taldekideekin elkartu nintzen eta lan honi buruz hitz egiten egon ginen.
Elkarrizketa horretan, bakoitzak jaso zituen datuak amankomunean jarri genituen. Datu horiekin, hau da, ikasteko tokiak, pertsonak,etab., eztabaida txiki bat sortu genuen non bakoitzak bere argudio eta arrazoiak eman zituen.
Denbora luzea bat hitz egiten egon ondoren, idei orokor bat atera genuen, izan ere, gure esperientziatik, familiatik, lagunetik, etab. ikasten dugulako.
Gaur egun, gehienak inguruan ditugun pertsona eta esperientzia-egoeretatik ikasten dugu eta hauek behatuz, informatuz, bidaiatuz, praktikatuz, imitatuz, interakzioen bidez, zentzumenen bidez, experimentatuz eta inkonszienteki ikasten dugula uste dut.
Baina hau guztia lortzeko, ezinbestekoa da bai diziplina, bai konfiantza, bai konpromezua eta bai balioen papera edo funtzioa. Izan ere, horiek eralazionatuz gure ikaskuntza gauzatzen dugu.
2. ETAPA. Datuak antolatu
Ideia nagusia eta materialak prest nituen baina duda asko nituen kartografiaren inguruan. Ez nekien nola islatu nire ideia baina diseinu edo borradore asko egin ondoren, behin betiko ideiaren diseinua bururatu zitzaidan.
Diseinu horretan ni elementu nagusia naiz eta nire inguruan ikaskuntza prozesuan ezinbestekoak diren elementuak ageriko dira. Nahiz eta elementu batzuk beste batzuekin erlazioa izan, banatzen saiatu naiz nire ideia argiago ikus daitekeen. Elementu horiek nire bizitzan garrantzi gehien duten zerbait direnez aukeratu nituen eta dudarik gabe nire pentsamendutik ateratzen irudikatu beharko nituzkela erabaki nuen. Elementu horiek bost multzo ezberdinetan irudikatuko ditut: familia (bikotea barne), lagunak, IKT-ak, unibertsitatea (gelakideak barne) eta dantza (dantza lagunak barne).
Eta zergatik horiek dira bost multzoak? Ba oso erraza erantzuteko eta ulertzeko. Izan ere, nire ustez, horiek guztiak ni osatzen naute eta beraz, nire ikaskuntza prozesuan laguntzen didaten bideak dira.
Hemen daukazua nire ikaskuntza prozesuaren kartogafria:
3. ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu
Lehen esan bezala, nire ikaskuntz prozesuaren kartografiaren diseinuaren inguruan hainbat zalantza izan nituen.
Alde batetik, eredu digitalean egitea pentsatu nuen Prezi erabiliz, izan ere, aukera merkeagoa eta azkarragoa dela iruditzen zitzaidan ez delako inprimatu behar eta behar dezuna ordenagailuan dagoelako; baina ez zitzaidan konbentzitzen.
Horregatik, eskuz egitea erabaki nuen, hau da, kartuluna bat, aukeratu eta inprimatu ditudan argazkiak, kola, guraizeak, arkatza, borragoma eta errotulagailuak erabiliz.
Hemen daukazue nire kartografiako, hau da, nire ikaskuntza prozesuko, elementu nagusiak: ni eta nire inguruko bost multzoak.
1- NI NEU
Argazki honetan, nire agertzen naizela ikus daiteke. Lehen ikusi al izan duzuenez, nire argazkia bost elementuen erdian dago. Zergatik? Ba ni nire ikaskuntza prozesuaren erdigunea naizelako.
2- FAMILIA
Gure familia jaiotzen garenetik, gure alboan dagoen euskarria da eta horregatik, gure ikaskuntza prozesuaren zati oso garrantzitsua da. Izan ere, haiek gaur egun ditugun balioak, diziplina, ohiurak, etab. erakutsi digutelako eta horiei esker hazi, hezi eta ikasi dugu. Nire bikotea ere agertzen da familia barruan nire familiaren beste kide bat delako eta berarekin bizi ditudan esperientzietatik asko ikasi dudalak.
3- LAGUNAK
Nire ustez, lagunekin bizitzen dugunarekin ere ikasten dugu. Esan daiteke lgunak gure bigarren familia direla baina adiskidetasun hori lortu eta sendotzeko konfiantza, konpromezua, elkartasuna, etab. behar dira. Eta hori guztia gure lagun taldea sendotu al izateko ikasi dugu.
4- IKT-ak
Gaur egun, ezin gara teknologiarik bizi, izan ere, ia egunero egiten dugun guztia teknologiarekin lotuta dago. Gainera, egin beharreko lanak gauzatzeko, informazioa bilatzeko, sare sozialak erabiltzeko, musika entzuteko, etab. biltzen dituzte.
5- UNIBERTSITATEA
Unibertsitatea, iaztik hasitako esperientzia berria da baina nire egunerokoan dagoena. Toki bat ian arren, bertan pila bat esperientzia bizi ditut. Gelakideekin talde lanak egin ditut, festetan aritu gara, hitz egin dugu, etab. eta hori guztia eginez ezagutu gara. Gainera, guztiok oso ezberdinak garenez batak bestetik ikasteko zortea dugu.
6- DANTZA
Kartografian islatu dudan azkeneko elementua dantza izan da. Txikitatik dantza egitea gustatu zait eta egia esa nire bizitzaren zati garrantzitsua da. Ikaskuntza praktikoaren adibide oso argia da, izan ere, praktikatuz ikasten eta hobetzen da eta horretarako zentzumenak, diziplina, konpromezua, etab. ezinbestekoak dira.
Azkenik, zein da ateratzen duzun gogoeta kartografia lan hau egin ondoren, etorkizunean izango duzun maisu edo maistra lanbiderako edo zereginerako? galderari erantzunez, erabilgarria eta interesgarria dela pentsatzen dut, izan ere, bakoiza bere inguruko ikerketan egon da. Gainera, ondorioztatu dut etorkizunean izango naizen maistra bezala, nire ikasleei erakusten saiatuko naiz ez dela bakarrik eskolan emandakoarekin ikasten garrantzitsua izan arren, baizik eta kalean edo bere inguruan gertatzen diren egoeretatik eta pertsonetatik ere ikasten dela.






