2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

HAUSNARKETA

Azalpenak entzun ondoren, ez nengoen oso ziur hainbat idei ondo ulertu nituela baina taldekideekin elkartu eta nire duda horiek galdetu eta gero, konturatu naiz ondo ulertu nituela. Beraz, nire duda horiek kendu dira. Gainera, beste lanekin konparatuz ezberdina, polita eta oso interesgarria izango dela iruditu zait

Hala ere, hainbat galdera etortzen zaizkit burura. Adibidez taldean aipatu dugu askotan esperientziei bidez, bai txarrak bai onak, ikasten dugula eta hau kartografia baten bitartez islatzea zaila eta interasgarria izan daitekeela iruditu zait modu ezberdinak daudelako hori irudikatzeko. Gai izango naiz esprientziak kartografian islatzeko? Edota idei ezberdinak burutzeko?

Beraz, esperientziak irudikatzerakoan, erronkak aurki ditzakegu zaila baita gure esperientziak bertan jartzea eta gainera, gure lana originaltasunez eta kreabilitatez egitea. Baina pentsatu dugu behaketa bidez islatzea idei ona izan daitekeela eta hau argazki bitartez jartzea originala izan daitekeela. Baita ere, konparazioak erabiltzea.

Bukatzeko, hainbat gauza ikastea espero dut. Hoien artean, zerbait ikastearen prozesua ulertzea eta konparazioen ondorioak aurkitzen ikastea espero dut.